• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Argi berdea Azazeta eta Labrazako proiektu eolikoei

Argi berdea Azazeta eta Labrazako proiektu eolikoei

 23 abendua, 2022  through Alea.eus InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Argi berdea Azazeta eta Labrazako proiektu eolikoei sarreran

Bi proiektu eolikoen txostenek Aldundiaren oniritzia lortu dute. Foru teknikariek ingurumen inpaktua murrizteko hainbat zuzenketa egitea eskatu duten arren, behin betiko onespena Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren esku dago jada. through Alea.eus

Azazeta, Gasteizko Mendiak mendilerroaren magalean. / Irudia: GOOGLE

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Iberdrolak osatutako Aixeindar sozietate publiko-pribatuak 2025erako Azazetan eta Labrazan zentral eolikoak eraikitzeko bi proiektuek urrats garrantzitsua eman dute aste honetan.

Izan ere, Aldundiaren Ingurumen Sailak oniritzia eman die bi txostenei, nahiz eta teknikariek inpaktua murrizteko hainbat zuzenketa eskatu. Hala ere, aurreko txostenetan “ondorio negatibo oso nabarmenak” eta “eragin larriak eta oso larriak” hauteman zituzten arren, oraingoan moldaketa txikiagoak eskatu dituzte: hegaztien talken aurkako neurriak, linea elektrikoak lurperatzea, kaltetutako eremuen baso-berritzea… Horretarako, Aixeindarrek proiektua moldatu behar izan du, zortzi aerosorgailuetako biren kokapena aldatuz.

Hortaz, Azazetako proiektuaren inguruko azken hitza Eusko Jaurlaritzak izango du hemendik aurrera, oraingoz Araban parke eolikoen ezarpena arautzeko Lurralde Plan Sektorialik (LPS) ez dagoen arren. Labrazako proiektuaren kasuan, berriz, Espainiako Gobernuaren Trantsizio Energetikoaren Ministerioak eman beharko du behin betiko onespena.

Parke bakoitzak 40 MW-eko potentzia sortzeko ahalmena izango luke, 200 metroko altuerako zortzina aerosorgailuren bitartez. Nolanahi ere, Azazetako mendatetik Galartza mendiaren tontorreraino doan proiektuak inguruko bizilagunen, talde ekologisten eta oposizioko alderdien arbuioa eragin du; adibidez, EH Bilduk aste honetan eskatu du Gasteizko Mendiak parke natural izendatzeko lanak berrartzea.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← [GALERÍA DE FOTOS] La plantilla de Osakidetza protesta en defensa del sistema público de salud
HALABEDITARRAK | Joxe Mari Agirretxe “Porrotx”: “Herrigintzak bakarrik ezin du, Estatua behar dugu.” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT