• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > ‘Alexia’ plataforma birtualaren aurka erantzuteko deia egin dute Aiaraldeko ikasleek

‘Alexia’ plataforma birtualaren aurka erantzuteko deia egin dute Aiaraldeko ikasleek

 14 urtarrila, 2019  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude ‘Alexia’ plataforma birtualaren aurka erantzuteko deia egin dute Aiaraldeko ikasleek sarreran

Aiaraldeko Ikasle Autodefentsa Sareak Alexia izenarekin ezaguna den plataforma birtualaren aurkako lanketa hasiko du. Gurasoei “erosotasuna” sortzen dizkio programak, baina ikasleak “kontrol hutsera” mugatzen dituela uste dute.

Ikasleen mobilizazio bat eskualdean | Argazkia: @aiaraldea

Aiaraldeko Ikasle Autodefentsa Sareak Alexia izenarekin ezaguna den plataforma birtualaren aurka indarrak batzeko deia egin du. Ikasleek salatu dutenez, plataforma birtualak -ebaluazioko notak igotzeko erabiltzen dena- bere funtzioak handitu  ditu, kalifikazioak ez diren beste esparru batzuetara bere jarduera zabalduz.

Alexiak, egun, ikasleriaren egunerokotasunaren berri ematen duela gaitzetsi dute, ikasleek burutzen dituzten jardun oro kontrolatuz: puntualitate faltak, ez-etortzeak, kanporatzeak edota jarrerak. “Ikasleon haserrea nabarmen hasi da, plataformaren jardunak ikasleriaren eguneroko praktika urratzen duelako”, adierazi dute ohar batean. Erabaki hau, ikasleen artean ongi etorria ez dela izan uste dute, “gurasoekin asteburuko liskarrak” izanik horren adibide, gurasoek “falta” hauen berri dutenean edota ikasleriaren askatasun eta eskubideen inguruan eztabaidatzerakoan.

Gainera, plataforma irakasle zein gurasoentzat “aberasgarria” izan daitekeela uste dute, “erosotasun” handia eskaintzen dielako. “Irakasleak bere posiziotik hartutako neurriaren berri ematen die gurasoei, horren adibide da Alexian erabilitako terminologia edota jarrerak epaitzeko ikuspegi subjektibista, hau da, soilik irakasleak du jarrera bat egokia den edo ez epaitzeko aukera”. Honen ondorioz, gurasoek, irakasleen arrazoiak bete-betean onartzen dituztela azaldu dute.

Ikasleak, aldiz, “oso egoera prekario” batean kokatzen dira. “Ikasleok gure iritzia zein gertaeraren inguruan dugun ulerkera esposatzeko aukera guztiak galtzen ditugu. Alexia kontrol hutsera mugatzen da”.

“Ikas-baldintzak bermatu ez eta gehiago zapaltzen gaituen tresna da”

Salaketaren beste esparru bat, Alexiak soilik ondorioei erreparatzen diela da, ez ondorio horietara heltzeko gertakizun edo arrazoiei. “Ikasleon egoera ez du aztertzen : klasean nola sentitzen garen, lantzen dugun
edukia guretzat egokia den ala ez, egun txarra izan dugun ala ez… Hau da, arazo estruktural baten aurrean eztabaidatu baino (hezkuntza-sistemaren porrota) horren ondorio diren jarrerak kolpatzen ditu”. Era berean, “Alexiaren erabilera hainbeste goraipatzen duen Ikastolen Elkarteak hezkuntza ereduari kontraesanak sortzen dizkio, ikasleon garapena, autonomia zein kritikotasuna zapalduz”.

Zentzu honetan, plataforma birtualak “ikasleon ikas-baldintzak bermatu ez eta gehiago zapaltzen gaituen tresna” dela ondorioztatu dute. Horregatik, ikasleria osoari dei egin diote haiekin batera honen aurka borrokatzera.

Bukatzeko, irakasleei Alexiaren erabilerarekin bukatzea eskatu diete, ikasleen aldarrikapenen zilegitasuna onartuz.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Joseba Belaustegi (GuraSOS): “Erraustegia ez da beharrezkoa, badaude alternatibak”
Ciencia | Entrevista a Javier Armentia →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT