• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Akordioa erdietsi dute Elecnor Telecomunicacioneseko langileek zuzendaritzarekin

Akordioa erdietsi dute Elecnor Telecomunicacioneseko langileek zuzendaritzarekin

 16 urtarrila, 2020  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Akordioa erdietsi dute Elecnor Telecomunicacioneseko langileek zuzendaritzarekin sarreran

Hilabete baino gehiago luzatu den greba mugagabeak amaierara jo du gaur, urtarrilak 16, Elecnor Telecomunicacioneseko langileek zuzendaritzarekin akordioa sinatzea erabaki ostean. LAB sindikatuak Elecnorreko langileen "konpromisoa eta irmotasuna" goraipatu ditu.

Elecnor Telecomunicacioneseko langileak akordioa sinatu berri | Argazkia: LAB

Hilabete baino gehiago, 38 egun luzatu da Elecnor Telecomunicaciones enpresako langileek lan baldintzen hobekuntzaren alde burutu duten greba mugagabea. Beharginek gaur jo dute bukatutzat greba enpresako zuzendaritzarekin akordioa sinatu ostean, langile asanbladan horrela erabakita. PRECOren bulegoetan sinatu dute akordioa.

Akordioak plantillaren lan baldintzak hobetuko ditu, eta, langileek “aldarrikatzen zuten guztia” lortu ez den arren, eskuratutako hobekuntzak ikasturte hasieratik burututako greba egunen eta abenduaren 9tik aurrera abiatutako greba mugagabearen fruitua izan da. Zentzu honetan LAB sindikatuak langile borrokaren garrantzia azpimarratu eta Elecnorreko beharginen “konpromisoa eta irmotasuna” goraipatu ditu.

Besteak beste, soldata igoerak, behin-behinekotasunaren murrizketa, bulegoetako langileen egoera hobetzea eta 16 urtez plantillako kide batek jasaten zuen diskriminazioarekin amaitzea erdietsi du gaur sinatutako akordioak. Akordioari esker, hainbat langilek behin-behineko kontratua kontratu mugagabe bihurtua ikusiko dute eta Elecnorreko langile guztiek 100 eta 350 euro bitarteko soldata igoera izango dute.

Elecnorreko langileak: elkartasun eta konpromisoaren eredu

Ez da erreza izan Elecnor Telecomunicaciones enpresako langileentzat honaino iristea, azken hilabeteetako greba eta mobilizazioen ondorio xantaia eta presio askori egin behar izan diote aurre. Zuzendaritzak hasieratik erakutsi du negoziatzeko borondate falta baina azkenean lortu dute akordio bat sinatzea. “Borroka eredugarri baten ostean Elecnor bezalako enpresa  handi bat Gasteizko tailer txiki bateko langileekin hitz egitera eseri behar izan da” azaldu dute LABeko ordezkariek.

“Elkartasun eta irmotasun” eredu izan dira langileak. Elkartasun horren adibide da, esaterako, greban zeuden langileen behin-behineko egoera konpondu arte greba amaitutzat ez ematearen erabakia hartu izana. Aldi baterako kontratua zuten langileen konpromisoa ere eskertu du LAB sindikatuak igorritako oharrean: “enpresan ez jarraitzeko arriskuaren aurrean greban mantendu baitira”.

Zuzendaritzaren negoziatzeko borondate eza

Greba mugagabea luzatu den aste guzti hauetan zehar, enpresak ez du langileekin batzartzeko inongo borondaterik erakutsi, gatazka blokeatzeko zuen nahiaren isla. Hiru aldiz batzartu da aurrez aurre zuzendaritza langileekin greba eta mobilizazioak abiatu zituztenetik, azken bi bilerak aste honetan bertan egin dituzte, greba mugagabearen lehen hilabetea igarota. Gainontzeko komunikazioak posta elektroniko eta telefono bidez mantendu dituzte.

Negoziazio apur horiek, gainera, ez dira batere errezak izan langileen ordezkarientzat. Bi aldeen arteko hurbilketa bat egon den aldiro edo langileek gatazka desblokeatzeko urratsak eman dituztenean aldagai berriak sartu ditu zuzendaritzak negoziazioan edo aurretik onartutako puntuak erretiratu ditu akordiotik. Hori gutxi balitz, akordioa hurbil zegoen unean lan gatazka gehiago luzatzeko erabakia hartu du Elecnorreko zuzendaritzak plantilla higatzeko asmo hutsarekin.

Negoziatzeko borondate faltari langileen greba eskubidearen aurka enpresak abiatutako kanpaina batu behar zaio gainera. Bizkaia eta Nafarroako langileak bidali ditu greban zeuden Arabako langileen lanak betetzera, azken hauen greba eskubidea urratuz.

Aurrera begira

Gaur sinatutako akordioak amaiera ematen dio azken hilabetean Elecnorreko langileek aurrera eramandako greba mugagabeari, baina asko dute borrokatzeko oraindik. “Argi geratu da patronalak ez digula ezer oparituko” azaldu du LABek eta “langileon eskubideak soilik borrokaren bidez eta langile klasea mobilizatuz” eskuratu daitezkela gaineratu dute. Bide beretik dei egin dute datorren urtarrilaren 30erako deitua dagoen Greba Orokorrean parte hartzera.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← México | “Toxi-Tour” (2): México y las luchas en la Amazonía de Ecuador
Gasteizko kaleak hartuko ditu Mugimendu Feministak larunbatean, Greba Orokorrarekin bat eginez →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT