• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > AHT Lautadatik pasatzearen arriskuez ohartarazi dute Gasteizko erdialdean

AHT Lautadatik pasatzearen arriskuez ohartarazi dute Gasteizko erdialdean

 27 otsaila, 2018  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude AHT Lautadatik pasatzearen arriskuez ohartarazi dute Gasteizko erdialdean sarreran

Elkarretaratze masiboa egin dute Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean, proiektuaren aurkako 7.000 sinadura aurkeztuz. Nafarroako korridorearen eta ‘Euskal Y’-ren arteko lotura Lautadan zehar egiteko aukera bertan behera eskatu dute.

Txistuak, zarata eta AHTren aurkako pankarta ugari, euskaraz eta gaztelaniaz. Hori da Gasteizko erdialdean ikusi den irudia: Lautadatik etorritako ehunka bizilagunek mobilizazio jendetsua egin dute.

“AHT-rik ez Lautada” plataformak deituta, lagun ugari bildu dira otsailaren 27ko goizean Gasteizko erdialdean.   Espainiako Gobernu Ordezkaritzan 7.000 sinadura baino gehiago aurkeztu dituzte Lautadatik AHT pasatzea nahi dute proiektuaren aurka.

Zentzu honetan, alderdi ezberdinen arteko indar metaketa beharrezkoa dela azpimarratu dute, Lautadan ematen ari den ezberdinen arteko indarrak beste instituzio batzuetara estrapolatuz. Hala ere, argi utzi dutenez, ez daude trenaren aurka, proiektu honen kontra baizik: tren sozialaren aldeko apostua beharrezkoa ikusten dute.

Horren aurretik, 09:00etan, traktore ugari -50 inguru- bildu dira Araba Arenan, Gasteizko erdialderaino ibilbidea aldarrikapenez beteta egiteko. Ostean, Arabako Aldundiraino manifestazioa egin dute, Ramiro Gonzalez Arabako Diputatu Nagusiarekin biltzeko asmoarekin. Ez dute lortu ordea: “Agenda oso beteta daukat eta ezin naiz zuekin bildu”, erantzun die, manifestariek azaldu dutenez. Eusko Jaurlaritzari ere haiekin batera lan egiteko deia luzatu diote.

Nafarroako korridorearen eta ‘Euskal Y’-ren arteko lotura Lautadan zehar egiteko aukera zabaldu da azken asteotan, eta Lautadako herritarrak horren aurka antolatzen hasi ziren orain dela aste batzuk. Kalte ekologiko eta gizarte aldetikoak eragingo lituzke AHT-ren lerro berriak, eta tren soziala aldarrikatzen dute, alternatiba gisa.

Zenbait herritatik 30 metro eskasera igaroko litzateke AHT, eta horrek kalte larriak eragingo lituzke herri hauen eguneroko bizitzan. Asanblada irekiak antolatu dituzte Lautadako herrietan, eta proiektuaren aurkako alegazioekin jarraituko dute.

ELA, LAB, ESK, STEILAS eta UAGA sindikatuek, Hala Bedik, ACISAk, Lautadako ADRk, Amalur-Agurainek, Eguzkik, Ekologistak Martxanek, GADENek, Gasteiz Zero Zaborrek, Hontza Natura Elkarteak, Aguraingo Gazte Asanbladak, Aniturri Institutuko ikasle asanbladak eta Lautadako Ernaik babesa adierazi diote plataformari.





Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← ‘Astindu’ acusa a los policías locales de “no ser huelguistas, sino todo lo contrario”
“El feminismo es, sobre todo, solidaridad entre nosotras, es una ideología contra las opresiones y tiene debates abiertos y diversidad de opiniones” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT