Idoia Axte (ASAJER): “Gazteak dira laguntza bila etortzen direnen gehiengoa”
Errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkarteko psikologoarekin mintzatu gara zorizko jokoen inguruan.
Zorizko jokoez eta horiek sortzen duten mendekotasunaz mintzatu gara gaurkoan Hizpidean, Idoia Axterekin, Errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkarteko psikologoarekin.
Mendekotasuna identifikatzeko faktoreez eta honek ekartzen dituen ondorioez mintzatu gara, bereziki hori pairatzen duen pertsonarengan eta bere inguru hurbilenean ematen direnak. Zorizko jokoen ezaugarriak eta horiek “erakargarri” egiten dituzten berezitasunak azaldu dizkigu Idoiak eta horiek sortzen duten mendekotasunari aurre egiteko modu desberdinak aztertu ditu.
Kezkatuta agertu da, mendekotasuna daukaten pertsonen profil aldaketarekin, izan ere, geroz eta gazteagoa da elkartera bertaratzen den jendea. Honen guztiaren inguruan hitz egiteko, Olarizuko Gazte Asanbladak solasaldia antolatu du gaur, abenduaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, Adurtzako Auzo Elkartean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!