Bakarkako lan berria aurkeztu zuen atzo Miren Narbaizak, “Zilar Printzak”
Atzo aukreztu zuen MICEk bere bakarkako bigarren lana Gasteizko Vinylora musika dendan. Lau kantuz osatutako diskoa kaleratu du, binilo formatuan soilik, "patxadaz entzun eta gozatua izateko".
Bakarkako lan berria aurkeztu zuen atzo Miren Narbaizak Gasteizko Vinylora dendan. 2017an MICE izenarekin bere lehen lan luzea kaleratu ostean bere bigarren erreferentzia du “Zilar Printzak” lau kantaz osatutako diskoa.
https://twitter.com/rentx/status/1205151909323137025
Hamar hazebeteko binilo formatuan kaleratu du soilik bere azken lana eta bi abesti propio eta bi bertsio bildu ditu bertan. Ruper Ordorikaren “Orain barre, orain negar” eta Delirium Tremensen “Laino ilunak” katuak berrikusi ditu. “Errekastoa” eta”Zarata” dira, aldiz, lan berria osatzen duten bi abesti propioak.
Proiektua zuzenekoetara eramaten lagundu dioten kideekin grabatu ditu kantuak: Ilargi Agirre baterian, Ibai Gogortza gitarran eta Joseba B. Lenoir gitarra, baxu, teklatu eta ahotsetan. Gadobeltz estudioan grabatu du diskoa eta Erraia disketxearekin batera argitaratu.
Behin lana aurkeztuta zuzenekoak eskaintzeari ekingo dio Miren Narbaizak. Lehenengo zita Abenduaren 19an Bilboko Alde zaharreko Bira kulturgunean du jarrita. Gasteizen hurrengo egunean, abenduaren 20an, eskainiko du diskoa aurkezteko zuzenekoa “Mazoka” marrazki azokaren egitarauaren baitan, The Garage aretoan. Zumarraga, Gernika eta arrasate ere bisitatuko ditu urtea amaitu aurretik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
