Emakume migrari eta errefuxiatuen bizipenak taula gainera
Gasteizko hainbat gizarte etxetan eskainiko dute lana irailaren 9an, 10ean, 11n eta 12an. through Alea.eus
Mundubat Fundazioak eta Bachue taldeak ‘Mujeres Refugiadas, Exiliadas y Migradas’ kolektiboaren Huellas y sombras antzezlana ekarriko dute Gasteizera. Antzezlana irailak 9, 10, 11 eta 12an egongo da Gasteizko hainbat gizarte etxetan (sarrera doakoa da lekuak bete arte).
Antzezlan horren bidez bere ezagutzak, esperientziak eta ikasketak elkarbanatu nahi ditu kolektiboak. Antzerkiaren bitartez jasaten duten bazterkeria salatzen dute emakume horiek eta egunero euren komunitatea eraikitzeko dituzten indarguneak berresten dituzte. Memoria eta Bakea lan-ardatzari esker, kolektiboak istorio pertsonal eta komunitarioak eraldatu ditu MujerEres izeneko formazio eta espresio prozesuarekin, antzerkia sendaketarako tresna gisa erabiliz.
Astelehenean Aldabe gizarte etxean eskainiko dute antzerkia, asteartean Judimendin, asteazkenean Iparralden eta ostegunean Ibaiondon. 19:30ean izango dira denak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!