Europako Hiriburu Berdearen argiak eta ilunak
Gasteiz Europako Hiriburu Berdea izan da 2012 urtean. Confeti festa berdeek oihartzuna izan dute, baina jasangarritasunean aurrera egiteko erabili al da urtea? Zebrabidea saioan Iñaki Larrañaga kazetariak gaiari heldu dio Azaitz Unanue Biologoaren iritziak ere jasoz. Merezi al zuen Gasteizek saria? Zertarako balio izan du? Eta zertarako ez? Zein norabide izango du Gasteizek datozen urteetan? Hiriburu Berdea ikuspegi anitzetatik aztertu dute erreportajean, argiak eta ilunak. Aldeko nahiz kontrako posizio muturrekoen artean irizpide kritiko batez eta datuak eskuan Gasteiz Berdearen analisia egiten saiatu dira erreportajean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!