Berri Txarrak-ek kontzertua eskainiko du martxoan Gasteizen
Martxoaren 19an izango da kontzertua, asteartean, Jimmy Jazz aretoan. Ikusi Arte Tour-aren baitan Araban iragarri duen lehen kontzertua da hau. Sarrerak otsailaren 5ean jarri dira salgai aretoan bertan eta minutu gutxira agortu dira.

“Etenaldi mugagabea” hasi aurretik, Iruñea Arenan eskainiko du azken kontzertua Berri Txarrak taldeak, azaroaren 22an eta 23an. Azken kontzertuen aurretik, bira luzea egingo dute eta martxoan Gasteizen egongo dira.
Zehazki, martxoaren 19an izango da kontzertua, asteartean, Jimmy Jazz aretoan.
Sarrerak otsailaren 5ean, asteartean, jarriko dira salgai 17:00etatik aurrera Jimmy Jazz aretoko takiletan. Salmenta-gunea ireki eta minutu gutxira amaitu dira tiket guztiak.
“Geratzeko beharra daukat, distantzia hartzekoa, horren konplikatua eta sinplea da” esan zuen abenduan Gorka Urbizuk Berri Txarrak-ek etenaldi mugagabea iragartzerako unean hasiko duela datorren urtean. “Hogeitaka urtetan atsedenik hartu gabe aritu ondoren, egunetik egunera nekezagoa zait higadura emozional eta fisiko honi aurre egitea. Oraintxe bertan gure erritmoak ez doaz parean eta ez gaude %100ean jarraitzeko moduan”.
25 urte bete ditu taldeak, eta hori ospatzeko antolatu duten bira luzearen ostean etorriko da etenaldia. Ikusi arte Tour 2019 izena jarri diote birari, eta “zinez berezia” izango dela iragarri du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
