30 urte bete ditu Ekintza Zuzena aldizkari libertarioak
1988an Bilbon argitaratu zen lehen aldiz Ekintza Zuzena aldizkaria. 40 aletik gora atera dituzte ordutik. Aldizkari libertarioa da, baina hitzaren zentzu zabalean. Ez da inongo antolakunderen bozgorailua, eta ez du inor bere ideologiaren inguruan bildu nahi. Eztabaida eta hausnarketarako pizgarri izan nahi du soilik. Herri mugimenduen berri eman eta kontrainformazio tresnaren papera betetzen du aldizkariak.
30. urtemuga ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte, kasu honetan Gasteizen. Hiru egun ezberdinetan egingo dituzte ospakizunak, urriaren 19, 23 eta 26an.
Urriaren 19an, Gasteizko Gaztetxean kontzertuak izango dira 20.30tatik aurrera. Euskabaret ibiltariaren eta Motto-ren ikuskizunez gozatzeko aukera izango da.
23 asteartean, Zapateneo Kulturgunean solasaldia izango da 19.00etan, “La gestión de las emociones en la militancia”, Miguel Arceren eskutik. Ondoren, Ekintza Zuzena aldizkariaren zenbaki berriaren aurkezpena egingo da.
Azkenik, urriak 26, ostiralean, Errekaleorreko Zineman izango da ospakizuna 19.00tatik aurrera, zinema saio batekin. “Euritan” eta “Orbainak” filmeak ikusteko aukera izango dugu

Jorge Moneo Quintana izan dugu Hizpidean, 30 urte hauetako bilakaeraz eta antolatutako jardunaldiez hitz egiteko. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
