Auzolanaren kultura ZAHARRAK BERRIn
Auzolana zer den eta Euskal Herriko historian izan duen garrantzia izango dugu aste honetako Zaharrak Berrin. Txalaparta argitaletxeak kaleratu berri du gai hau jorratzen duen liburu mardul bat, eta bere egilea den Jasone Mitxeltorenak kontatzen dizkigu auzolanaren nondik norako guztiak. Mitxeltorena Auzolan Ekimenako kidea ere bada.
Gure kolaboratzaileak ere parte hartu dute gure irratsaioan. Manex Mantxola eta Fermin Txibite dira gure literatur adituak, eta hilabetean behin egiten duten bezala, aste honetan ere literaturarekin aberasten dute Zaharrak Berri. Hain zuzen, Charles Bukowski idazle estatubatuarraren errealismo zikina aztertzen dute.
Eta Historiaren ikuspuntua osatzeko, Etor Telleria arkeologoak Gerra Zibileko Arkeologiaren inguruan hitz egin digu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!