Aiaraldeko emakumeen topaketa feminista, sarearen lehen punta
Ekainaren 9an izan zen Aiaraldeko emakumeen lehen topaketa feminista. 10:30ean zabaldu zituzten ateak, eta gauera arte luzatu zen festa.
Aiaraldea.eus bidez
Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo lan-taldeak antolatu zuen jardunaldia, ibilbidearen abiapuntu gisa. Eskualde osotik 70 emakume baino gehiago bertaratu ziren zitara, hainbat adin eta herrietakoak.
Feminismoa ehuntzen izan zen eguneko lehen dinamika. Jardunaldiaren aurkezpena, ordea, Las brindis klownek egin zuten; ahizpatasuna eta askatasuna umoretik uztartuz. Topa herrikoi batekin eman zioten amaiera ikuskizunari.
Talde-lanari ekin zioten segidan: koordinazioa, saretzea, ahalduntzea, komunikazioa eta indarkeria matxistari aurre egiteko helburuak eta ekintzak zehaztuz. Eztabaida aberasgarri eta mamitsuaren ondotik, Aiaraldean garatzeko helburu eta ekintzak lehenetsi zituzten. Festak, genero harremanak eta feminismoa izan zituzten hizpide, jarraian.
Eguerdian, bazkaria eta mahai buelta izan ziren nagusi. Tailer maratoiaren txanda heldu zen arratsaldean. Batetik, serigrafia tailerra, bestetik buruberokiena; eta azkenik, energy dance. Musika eskaintzarekin bukatu zuten eguna: Amurrioko Ilargiak eta Pottors destroyers taldeekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!