Iberdrolak argindarra moztu die Pinto eta Txikitako bloke okupatuei, Udaltzaingoaren laguntzarekin
Gasteizko Alde Zaharreko Pinto eta Txikita kaleetan okupatutako bi blokeen argindarra moztu die Iberdrolak uztailaren 4ko goizean, Udaltzaingoaren laguntzarekin. Auzokideek bertaratzeko deialdia egin dute. Astelehenan bertan Pintoko blokearen kontrako epaiketa bertan behera gelditu zen udaltzainak deklaratzera agertu ez zirelako.
Uztailaren 4ko goizean Alde Zaharreko bi kaleetan Udaltzaingoaren presentzia nabaria izan da, Iberdrolarekin batera. Argia mozteko asmoa zuten, udaberrian okupatutako Pinto eta Txikita kaleko bloke ezberdinetan. Herritar ugari hurbildu dira auzokideei babesa ematera, baina ordubete behar izan dute argi guztia mozteko.
Uztailaren 3an, Pinto 20 blokeko gazteak epaitu behar zituzten eta bertan egon behar ziren udaltzainak. Udaltzaingoa ez zen epaiketara aurkeztu eta epaileak epaiketa urriaren 16ra atzeratu zuen.
Kalejira inprobisatua
Arratsaldean, elkarretaratzea deitu dute 20:00etan Andra Maria Zuriaren enparantzan, baina kalejira zaratsu inprobisatua bilakatu da. Txikita kaleko bloke okupatuan amaitu da kalejira, modu umoretsuan salatuz Gorka Urtaranen eta Iberdrolaren jarrera – txio segida honetan mobizlizazioa ikusgai -. Gazte Emantzipaziorako Sareko kide batek Hala Bediri azaldu dionez, aurrera jarraituko dute eta gazteei lanean jarraitzeko deia egin diete.
Gazte Emantzipaziorako Sareko kidearen adierazpenak
.@GESGasteiz-ko kideek aurrera jarraituko dutela adierazi dute eta gazteei lanean jarraitzeko deia egin diete https://t.co/RJ9alu2eak pic.twitter.com/oD01gFXHyq
— Hala Bedi (@halabedi) July 4, 2017
Goizeko argi mozketaren irudiak
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!