Ane Gebara (ipuin kontalaria): Ipuinen haria
Gaurkoan Ane Gebara ipuin kontalariak Ferida Wolff eta Harreit May Savitzen “Ipuinen haria” liburua kontatu digu. Uxue Alberdik itzulitako eta Elena Odriozolak ilustratutako ipuina da eta amama ximur eta jostun baten istorioan murgiltzen gaitu. Eta amama honek zuloak adabatzen dituen bezala, Zaharraz Harron ere txokoak adabatzen arituko direla kontatu digu Ane Gebarak. Izan ere, badatoz gure auzo zaharreko jaiak, eta zaharra goraipatuz adabatuko dute auzoa. Horretarako, asteartero 18:00etatik 19.00ak arte Caritaseko eskolan bilduko dira jaietarako dekorazioa prestatzeko asmoz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!