Irantzu Mendia (EmaGune): “Borroka bateratua izan behar da emakumeen eskubideena eta bakegintzarena”
Ostiralean aurkeztu zuten EmaGune, unibertsitateko eta jendarteko topaketarako gunea. Zehazki, emakumeek sortutako espazio bezala sortu zen, euskal emakumeek euskal bakegintzarako dituzten gogoetak elkarbanatzeko. EmaGuneko kidea den Irantzu Mendia elkarrizketatu dugu HIZPIDEA magazinan, eta gatazkaren konponbidean emakumeek paperaz hausnartu dugu berarekin.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako oso profil ezberdinak bildu ditu gogoetak eta hala jarraituko dute. Gainera, gogoeta hauetan parte hartzeko aukera eskaini du Mendiak. Nahiz eta kontaktatzeko modu zuzena oraindik ez izan, bere emaila eskaini du horretarako HIZPIDEA magazinan: irantzu.mendia@ehu.eus
-
Hizpidea: Irantzu Mendia (EmaGune): "Borroka bateratua izan behar da emakumeen eskubideena eta bakegintzarena"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!