Joseba Martin (Laminaciones Arregui): “Borroka ezinbestekoa izan da gure aurrekoek utzitakoa defendatzeko”
2012an hasi zen Laminaciones Arregui enpresako lan-gatazka eta orain gutxi amaitu da, langile eta patronalaren artean lortutako akordioarekin. Joseba Martin Laminacioneseko langilea da eta ELAko kidea da, eta gurekin izan da ARABA HIZPIDEn, 4 urte luzeotako borrokaren berri eman eta akordioa zertan den azaltzeko. Aldi Baterako Enplegua Erregulatzeko Espedientea izango dute langileek 2017 amaierara arte, baina horrek enpresa indartzeko balioko duela uste dute langileek. Urteotako borroka nabarmendu du Martinek, eta horren ezinbestekotasuna nabarmendu. 1976ko martxoaren 3a ekarri du gogora Martinek, eta egun hartan Espainiako poliziak hildako 5 langile gasteiztarrak, lan-baldintza duinak borrokatzeko beharra nabarmentzeko: gure aurrekoek egindako borrokak hobetu zituen gure lan-baldintzak, eta guk egingo dugun borrokak hobetuko du etorkizuneko langileen egoera.
-
Hizpidea: Joseba Martin (Laminaciones Arregui): "Borroka ezinbestekoa izan da gure aurrekoek utzitakoa defendatzeko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!