Probokazioak, mehatxuak, eta atxiloketak salatu dituzte euskal zaletuek
Ehunka lagun mobilizatu ziren igandean, Espainiako Selekzioak Munduko Kopako finala jokatu baino lehen, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko eta espainiolismoari gorazarre egiten ari zaiola salatzeko. Ertzaintzaren partetik pairatutako probokazioak, mehatxuak eta atxiloketak salatu dituzte Euskal Selekzioaren alde mobilizatu zirenek.
“Euskal Herrian Euskal Selekzioa. Gasteizen asimilaziorik ez!” lemapean, ehunka lagun elkartu ziren Faroloian igande arratsaldean, Espainiako Selekzioak Munduko Kopako finala jokatu baina bi ordu lehenago. Bertan, Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko eta espainiolismoaren aurkako aldarriak zabaldu ziren.Salatu dutenez, elkarretaratzea amaitu ostean, kalez jantzitako poliziak espainiar ikurrak erabili zituen Euskal Selekzioaren alde mobilizatu zirenak probokatzeko eta mehatxatzeko, “helburu politikoekin atxiloketa arbitrarioak gauzatu ahal izateko”.
Gutxienez, hiru gazte atxilotu zituen poliziak, eta hauek jasandako jipoiak eta beste motatako tratu txarrak salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo. Poliziaren jarrera autoritarioa seinalatzeaz gain, Gasteizko Udalaren jokabidea ere salatu dute, eta ardura har dezala exijitu diote. Adierazi dutenez, udalak Gasteizko plazak “espainiolismoaren festan” bihurtu zituen Espainiar Selekzioaren partida aitzakia hartuta, eta horrek Gasteiztarren artean ezinegona eta zatiketa sortzen dituela azaldu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
