Hiru lan heriotza Araban azkenengo astean
Ostiral arratsaldean lanean ari zen behargin batek bere bizia galdu zuen Durruman. Euskal Herrian, gutxienez, hamasei lan heriotza erregistratu dituzte urtea hasi zenetik.
Ostiral arratsaldean, Durrumako baserri batean lanean ari zen 55 urteko behargin bat hil zen. Horrela, hiru izan dira aurreko astean euren lanpostuetan hildako langileak Araban, eta orotara lau Euskal Herrian.
Asteartean Goiain industrialdeako Olatek enpresako langile bat hil zen zamalanetan izandako istripu baten ondorioz, eta Gasteizen, 58 urteko garraiolari batek bizia galdu zuen, bihotzeko baten ondorioz. Horrela, hiru izan dira astebetean Araban hil diren beharginak.
2026 hasi zenetik, gutxienez, bost langilek galdu dute bizia euren lanpostuetan Araban, eta denera hamasei Euskal Herrian.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
