AKBTX 2012: 1. asteburuko karamelua (Arbina eta Pastor, Pastor eta Arbina)
ENTZUN:{audio}arbinapastor.mp3{/audio}
{simpledownload href=mp3/arbinapastor.mp3}AUDIOA JEITSI{/simpledownload}
Gaur egungo bertsolaritzan supermodan dagoenez dena jaso, dokumentatu (bideoz, irudiz, grabazioz, kronikaz, blablablabla), ez dizuegu hemen 2012ko Arabako Kuadrilla arteko bertso txapelketaren 1. asteburuko kronikarik egingo (dokumentatuta dagoelako, eta, bueno, alferkeriagatik ere bai). Gertatu zen guztiaren berri jakin nahi baduzue, www.arabakotxapelketa.org webgunera sartzea besterik ez duzue, erraz eta fazil. Gure aldetik, ba hoixe: hotz handia egin zuela, baina giro beroa egon zela, eta txorrada horiek denak.
Hala ere, ezin gure kazetari sena alde batera utzi, eta Hala Bedin kobratzen dugun 7 zifrako soldata justifikatzeko, astero-astero aurreko asteburuko KARAMELUA ekarriko dizuegu: asteburuko saio guztiak kontuan hartu, eta bat aukeratuko dugu. Oraingo honetan, Zalduondoko kanporaketan Oier Arbinak eta Iker Pastorrek egindako ofizio “desagregatua” duzue goian klik eginda (estekan klik egin, eta bideoan ere ikusiko duzue. Eta asteburuaren kronika erradiofonikoa entzun nahi baduzue, aste honetako saioa podcast-ean duzue, oso-osorik.
Hurrengo asteburuan zer izango dugun jakin nahi? segi, segi irakurtzen, agenda luzea da eta… Inora joan ezin baduzue, dena dela, datorren asteazkenean 20:00etatik 21:00etara izango gaituzue, fin-fin, uros eta amoros.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!