Greban jarraitzen dute Mercedeseko suhiltzaileek
Bi aste daramate greban Gasteizko Mercedes fabrikako suhiltzaile industrialek. Desinformazio kanpaina bat eta greba eskubidearen urraketa salatu dute.
Gaur elkarretaratzea egin dute greban dauden Mercedes enpresako suhiltzaile industrialek. Duela hamasei egun jo zuten greba mugagabera, euren lan baldintzen eta segurtasunaren defentsan. Gaur egun, Previnsa enpresak kudeatzen du lantegiko suhiltzaile industrialen zerbitzua, eta langileek adierazi dutenez “enpresak kudeaketa bere gain hartu zuenetik, gure lan baldintzak etengabe okertu dira”.
Previnsaren jarrera salatu dute suhiltzaileek. Ekainean hasi ziren hitzarmen kolektiborako negoziazioak, baina enpresak ez duela aurrera egiteko asmorik azaldu dute. Honen azkenengo adibidea da greban dauden langileek astebete baino gehiago daramatela zuzendaritzaren berririk jaso gabe, prozesua luzatuz eta akordiorako edozein aukera blokeatuz.
Grebara jo baino lehen, beharginek bilera bat eskatu zioten enpresari, baina honek uko egin zion. Horren ostean erabaki zuten Mercedeseko suhiltzaile industrialek grebara jotzea, urtarrilaren 15ean. Gaurko elkarretaratzean, langileek adierazi dute greba azken baliabide bezala erabili dutela, irtenbide bat eta tratu duina lortzeko helburuarekin.
Greba hasi zutenetik, egoera okerrera egin duela ohartarazi dute. Izan ere, grebarako eskubidea urratua izan dela salatu dute: “greba egunetan, gure lana zerbitzutik kanpoko langileek betetzen dute, eta horrek edukirik gabe uzten du gure eskubidea, eta lan gatazkaren garapen normala aldatzen du.”
Horrez gain, prebentzio saileko zenbait esparruetatik eta enpresatik desinformazio kanpaina bat abiatu dutela salatu dute suhiltzaileek, “gainerako langileen eta iritzi publikoaren aurrean” plantilla gutxiestea duena helburu.
Dei egin dute Gasteizko herritarrei, langileei eta kolektibo sozial eta sindikalei bere deialdiekin bat egitera. Azaldu dutenez borroka hau ez da soilik lan baldintza duinen alde, baizik eta “segurtasuna eta guztioi eragiten diguten oinarrizko eskubideak defendatzearen alde.”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
