Aske Antolakundeak “Poliziaren infiltrazioen aurkako eskuliburua” euskaratu du
Ostegunean aurkeztuko dute Eva Forest Liburutopian “Poliziaren infiltrazioen aurkako eskuliburua”ren euskarazko itzulpena arratsaldeko 19:00etan.

Argazkia: ahotsa.info
Aske Antolakundeak “Manual para destapar a un policía infiltrado” eskuliburua itzuli du. Testu hau 2022 eta 2024 urteen artean polizia infiltrazioak gertutik bizi izan zituzten Madrileko militanteek idatzi zuten. Egileek Dos Cuadrados editorial komunistarekin elkarlanean plazaratu zuten eskuliburua. Aske Antolakundetik Euskal Herrian testu hau euskaraz izateko beharra ikusi eta itzultzea erabaki zuten.
Testu honen bitartez mugimendu sozial ezberdinek pairatu ditzaketen infiltrazio polizialen aurrean, edo susmoen aurrean, ekiteko tresna bat aurkeztu nahi izan dute. Eskuliburua iraganeko, egungo eta etorkizuneko militantzia guztiari zuzenduta dago, bai eta beren espazioetako segurtasunagatik gutxieneko kezka duten erakunde eta kolektibo guztiei ere.
Ahotsa.info-ri egindako adierazpenetan aipatu dute Espainiako Poliziaren partetik badagoela mugimendu sozialetan infiltratzeko tendentzia bat. Itzulpen honekin infiltrazioek mugimenduetan zein norbanakoetan sor ditzaketen kalteak ekidin nahi dituzte. Antolakundetik gaineratu dute eskuliburu honek Espainiar Estatuaren partetik egiten ari diren infiltrazio polizialen zuriketei aurre egiteko balio dezakeela.
Ostegunean Eva Forest Liburutopian egingo dute eskuliburuaren aurkezpena 19:00etan. Bertan formatu fisikoan eskuratzeko aukera eskainiko dute eta gerora beraien web orrian eskegiko dutela diote.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
