Gurdi Gaztetxea jaio da, Laudioko gune autogestionatu berria
Gurdigilea jatetxea zenaren eraikina okupatu du Suberri Gazte Asanbladak espazio autogestionatu berria sortzeko: Gurdi Gaztetxea. "Gazte antolakuntzan herrian izandako hutsuneei" aurre egiteko helburuarekin jaio da espazio berria. Gaur iluntzean egingo dute irekiera ekitaldia. through Aiaraldea.eus | Aimar Gutierrez Bidarte

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte
Suberri Gazte Asanbladak Landaluze auzoko Gurdigilea jatetxea zenaren eraikina berreskuratu berri du, Laudion espazio autogestionatu berri bat garatzeko asmoarekin. Gurdi Gaztetxea izenarekin jaio da espazio berria eta “azken urteetan Laudion gazte antolakuntzarako izandako hutsuneei aurre egiteko helburua” izango du, Suberriko kideen hitzetan.
“Urduritasun eta ilusio handiko” egunak datozela iragarri du Suberri Gazte Asanbladak, eta herriko gazteen parte hartzea ezinbestekoa dela azaldu dute. Espazioa berpiztea dute lehenengo urratsa, “herriak arnasgune euskaldun, transfeminista eta autogestionatua izan dezan”.
Funts putre baten eskuetan, orain arte
Gurdigilea jatetxeak hamar urte baino gehiago darama hutsik, eta Blackstone inbertsio-funts estatu batuarraren esku dago. Funts hori munduan da ezaguna higiezinen merkatuan izandako jarrera oldarkorragatik, eta eragile ugarik “funts-putre” izendatu dute horregatik.
“Urrats honen bitartez funts putre baten eskuetan zegoen eraikin abandonatu bat herriarentzako berreskuratu da”, azpimarratu dute Suberriko kideek okupazioaren berri emateko zabaldutako bideoan. Izan ere, espazio autogestionatu berri bat sortzeaz gain, “Laudion nagusitzen ari den espekulazio merkatua” salatzeko ere baliatu dute ekintza, “Laudio salgai ez dagoela” aldarrikatuz.
Irekiera ekitaldia
Gaur bertan (urtarrilak 5) zabalduko ditu ateak Gurdi Gaztetxe berriak. Irekiera ekitaldia 19:00etan egingo dute. Aurreratu dutenez, iluntze berezia izango da honakoa, “askoren lehena”. Irekiera ekitaldiaren aurretik, Zubiko Kurajo kaleko tabernen espazioa (Zubiko Malekoian) jarri dute batzeko hitzordua, 18:30ean.
Baina gaurko irekiera ekitaldia ez da Gurdi Gaztetxearen egutegian gorriz markatutako egun bakarra. Dagoeneko iragarri dute espazio autogestionatuko hormen artean egingo duten beste ekintza bat. Hain zuzen ere, bertso afaria antolatu dute datorren urtarrilaren 9rako, 20:30ean. Izar Mendiguren eta Asier Alcedo bertsolariak arituko dira afaria girotzen. Tiketak Ilargi, Keska, El Lio eta gaztetxean bertan jarriko dituzte salgai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
