Iraultzak jasaten duen errepresioa salatu du
Taldeak ohar batean azaldu duenez, "haren jardueraren esparru guztietan" islatzen da jasaten duen errepresioa. Horren azken adibidea Mendizorrotzako estadioa hilabetez ixteko proposamena eta 60.001 euroko zehapena izan da, Alavesen historia biltzen duten hainbat mural aitzakia hartuta. Muralak estali ondoren, "ondo egindako lanaren gogobetetzea" geratzen zaiela adierazi dute zaletuek.
Kiroleko Indarkeriaren, Arrazakeriaren eta Intolerantziaren Aurkako Estatu Batzordeak jopuntuan dauka Iraultza 1921 taldea. Honen azkenengo adibidea aurreko aste bukaeran jaso zuten. Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Mendizorrotza hilabetez ixtea eta 60.001 euroko isuna ezartzea proposatu zuen, estadioaren kanpoaldean Alavesen historia biltzen duten hainbat mural aitzakia hartuta. Mehatxuaren aurrean, Iraultza 1921 taldeak bere izena muraletatik ezabatu zituen, kluba, haren ingurua eta zaletuak ez kaltetzeko.
Hau ez da izan mural hauen aitzakiarekin batzorde honek Alavesen kontra proposatutako lehen zehapena. 2017an, batzordeak debekatu egin zion Iraultza 1921i muralak sinatzea, “talde arriskutsua” zela egotzita. Hala ere, egileek sinatu egin zituzten, eta hortik aurrera “taldearen jardueraren esparru guztietan gertatu da jazarpena”. Azken bi urteetan, Indarkeriaren Aurkako Batzordeak hainbat zehapen proposamen egin ditu Alavesen aurka, Iraultza 1921eko sinbologia duten muralengatik. Guztira, zehapenen zenbatekoa 140.000 eurokoa da, eta azken honetan estadioa hilabetez ixteko mehatxua ere egin diete. Duela hilabete, kanpoko muralak estaltzeko agindu zioten Iraultzari. Orduko horretan, taldeak berak estali zuen bere izena muraletatik baina agindu hori nondik zetorren seinalatzeko folio gorri batzuk erabiliz. Oraingoan, azkenengo mehatxuaren aurrean, Iraultzak bere izena ezabatzeko erabakia hartu du, alavesismoa ez kaltetzeko.
Iraultzak salatu duenez bere aurka ez dago inolako auzirik irekita, ezta elkarte horren jarduera debekatzen duen ebazpen judizial edo administratiborik ere. 2019an eskatu zizkioten batzordeari lehen aldiz jasaten ari ziren errepresioaren inguruko azalpenak, baina gaur gaurkoz ez dute inolako azalpenik jaso eta euren burua defendatzeko eskubidea urratua izan dela adierazi du taldeak.
“Abusuak eragindako haserrea gorabehera”, ondo egindako lanaren gogobetetzea geratzen zaiela azaldu dute, eta “arteak gogaitzen duenean”, bere funtzioa betetzen ari dela.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
