Eguzki Irratiak bere 40.urteurrena ospatzeko dokumentala estreinatuko du Gasteizen
Datorren abenduaren 4an estreinatuko dute Gasteizen Iruñerriko Eguzki Irratiak egindako dokumentala. Proiekzioa Eva Forest Liburutopian izango da, arratsaldeko 19:00etan.
Bi urteko lanaren ostean, Eguzki Irratia. Una historia de comunicación, pasión y lucha dokumentala estreinatu dute udazken honetan, irratiaren 40. urteurrena ospatzeko. Gasteizen abenduaren 4an proiektatuko dute Eva Forest Liburutopian, arratsaldeko 19:ooetan. Dokumentalak irratiaren zein bere irratsaioen historia errepasatzen ditu, azken 40 urte hauetan emititutako kolaborazio eta gertaera ezberdinak erabiliz. Dokumentala Pablo Calatayudek zuzendu du, eta Txuma Flamerikeren musika eta Joxe Lacalleren irudiak ditu. Horrez gain Martxelo Otamendi, Begoña Zabala, Carlos Vilches, Fermin Muguruza, Itziar Ituño eta Jonathan Martínezek parte hartu dute kolaboratzaile gisa.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
