Hainbat mobilizaziok hartuko dituzte Gasteizko kaleak datorren azaroaren 25ean
Bi mobilizazio nagusi egongo dira arratsaldean eta goizean ere ikasleak kalera aterako dira.
Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna dela eta, hainbat eragile Gasteizko kaleetan mobilizatuko dira. Arratsaldean izango dira mobilizazio nagusiak.
Mugimendu Feminista
Mugimendu Feminista Zuen hipokrisia indarkeria da! lemapean mobilizatuko da arratsaldeko 19:00etan San Anton Plazatik. Pasa den astelehenean egindako prentsaurrekoan azpimarratu zutenez, “emakume*, trans eta bollerok jasaten dugun indarkeria ez da ausazkoa; sistema kapitalista, zisheteropatriarkal eta arrazistak betikotzen dituen sareen, egituren, konplizitateen eta anaitasunen ondorioa da”, eta feminismoaren aurkako mezuak “inpunitate osoz” zabaltzen ari dira sareetan eta kaleetan.
Itaia
Bestetik, Itaiak ere mobilizatzera deitu du datorren azaroaren 25ean, “matxismoa ukatzen eta indarkeria normalizatzen duten ideia faxisten aurka eta erasotzaileen inpunitatearen aurka”, arratsaldeko 18:30etan Andra Mari Zuriaren plazatik. Ohartarazi dutenez, indarkeria matxista kasuak “inpunitate osoz” burutzen dira, gehienak ingurune hurbilean gertatzen direlarik. Irmoki salatu dute matxismoaren normalizazioa eta batez ere gazteen artean emakumeok gutxiesten dituzten mezuek indarra hartu dutela azpimarratu dute.
Ikasleek ere mobilizatzera deitu dute
Goizean ikasleak kalera aterako dira, hezkuntza ertainean zein unibertsitatean. Ikasle Abertzaleakek goizeko 11:30etan deitu du mobilizazioa El Caminanten, Indarkeria matxistaren aurka heziguneak hartu! lemapean. Unibertsitatean, GUETek 10:30etan deitu du mobilizazioa Elurretan eta Errotik talde feministak ere bai, 11:00etan leku beretik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!




