Trikitixa Kontrairo: “Agurrik esan ez genuenez, agur esateko aukera ona dugu oraingoa”
Trikitixa Kontrairo haien ibilbide luzeari itxiera borobila ematera itzuli da. Berriro elkartzeko eta ondo pasatzeko aitzakitzat hartuta etorri dira. Jimmy Jazzeko Aitzina Folken izango dira azaroaren 30ean arratsaldeko 20:30etan azkenego kontzertu solidario batean.
20 urte dira Trikitixa Kontrairo lehen aldiz oholtzara igo zela gure irratitik pare bat kale gorago dagoen Gasteizko Gaztetxean. Lagun artean, egun baterako sortu zena, eta luzez iraun zuena, azkenengo gau baterako itzuli da.
Itzuli da Trikitixa Kontrairo azken aldiz oholtza musikaz gainezka jarri, eta berriz ere instrumentuak eta haien ahotsak, behintzat publikoarentzat, berriz ere gordetzera.
Amaia Irureta eta Ruben Egia musikariei egindako elkarrizketa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Trikitixa Kontrairo: "Agurrik esan ez genuenez, agur esateko aukera ona dugu oraingoa"00:29:23
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!