Aste honetan Zaramagako jaiak ospatuko dira
Aste osoan zehar gozatu ahalko diren 40 jarduera baino gehiago antolatu dira auzoko elkarte eta saltoki ezberdinen laguntzarekin
Asteartean, jaiei hasiera emateko, “Oihal Artean” bisita gidatua, txikientzako ekintzak eta Hala Bedi eta Egiari Zor ekoiztutako “Korta: Askatasun Haizea” dokumentala Martxoaren 3ko elkartean aurkeztu zen.
Ostiralean zehar, kirola eta antzerki emanaldiak egongo dira, eta gauean, Añubeko Troba, Akustik O, Apolo G ‘s, Dumb Boys-en kontzertuak eta Mario Boss eta DJ Shoes-en elektronika pintxadak dantzatu ahalko dira.
Larunbatean, arroz ezberdinen prestaketa, futbol txapelketak, dantzaldiak, artisautza tailerra, txikientzako Potx magoa eta La Polakaren emanaldia izango dugu. Gauean berriz, Larru Beltzak, Streetwise eta DJ Bocken kontzertuak Laudio plazan.
Auzoko tabernek ere hainbat kontzertu antolatu dituzte:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!