«Nazio konferentzia Sorturen ikasturteko hitzordurik garrantzisuenetariko bat da»
Oihana San Vicenterekin hitz egin dugu, Sortuko barne koordinazioko arduraduna dena.
Datorren ekainaren 21 eta 22an, Agurainen, Sorturen 7. Nazio Konferentzia ospatuko dute. Hemen ikasturteko balantzea egin eta datozen urteetako plan politikoa zirriborratzen hasiko dira. Horretarako Sortuko barne koordinazioko arduraduna den Oihana San Vicenterekin hitz egin dugu eta konferentziaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Oihanak gonbidapena luzatzen du eta hemen izena eman daiteke konferentziarako.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Suelta la olla: «Nazio konferentzia Sorturen ikasturteko hitzordurik garrantzisuenetariko bat da»00:16:41
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!