[ARGAZKI GALERIA] Donibane Lohitzuneko hilketa matxista salatu dute Gasteizen
Mobilizazioak egin ditu Mugimendu Feministak Euskal Herrian aurten jazotako lehen hilketa matxista salatzeko.
“Maiatzaren 3an, Donibane Lohitzunetik iritsi zitzaigun berri lazgarria; hotel batean 34 urteko emakumea indarkeria zantzuekin hilda agertu zen”, kontatu dute antolatzaileek plazan bildutakoen aurrean. Horren aurrean, babesa eta elkartasuna helarazi diete hildakoaren “senide, lagun eta gertukoei”, eta nabarmendu dute epaileek ezin dituztela “babesgabe” utzi horrelako indarkeria kasuak pairatzen dituzten emakumeak. “Kasu hau bezalakoekin, argi geratzen da egungo justizia ereduak ez duela funtzionatzen”.
Horrez gain, nabarmendu dute indarkeria matxistak “hamaika aurpegi” dituela eta “sistema heteropatriarkal, kapitalista, arrazistak eta kolonialak egituraz sostengatzen duela”. Horren aurrean, aldarrikatu dute indarkeria mota hori “lehen mailako arazo politikotzat” hartu behar dela, eta “autodefentsa feministarako deia” ere luzatu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!