Michelinek 150 langile kaleratzeko mehatxua egin du
Enpresak komunikabideei filtratu die berria langileei eta batzordeari jakinarazi aurretik. Kaleratzeen iragarpena langileek eta LAB sindikatuak Michelineko zuzendaritzaren "deriba autoritarioa" salatu ostean etorri da.
Kaleratzeen iragarpena, LABek salatu duenez, zuzendaritzak dagoeneko martxan duen prozesu baten jarraipena da. “Hilabete hauetan, enpresak lan-kargaren galera, plantilla gaindimentsionatua, soberan dagoen jendea eta, berriz ere, konfiantza galera aldarrikatu ditu Gasteizko lantegian”, azaldu du sindikatuak.
LABek gogorarazi du langileek egin duten gauza bakarra “dagozkien eskubide demokratiko oinarrizkoenak defendatzea” izan dela: lan-baldintzen alde mobilizatzea eta erreferenduma antolatzea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!