Ainhoa (Sukar Horia): “Saltzen diguten trantsizio energetikoa ez da bideragarria.”
"Momentuz eta dagoen aurrerapen teknologikoaren ezinezkoa da daukagun bizi maila mantentzea bakarrik berriztagarriekin."
“Energia berriztagarriak bai, hemen eta orain, baina nola?” mahai-ingurua izango da gaur Arratiako Artean (Bizkaia). Enpresa kapitalistek zuzentzen ari diren trantsizio energetikoaz, tekno-optimismoaz, Euskal Herriko eremu natural gehiagoren artifizializazioaz, deshazkundeaz, begirunea merezi duten borroka eta antolakuntzaz mintzatu zaigu gaurkoan Sukar Horia taldeko militantea den Ainhoa.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ainhoa (Sukar Horia): "Saltzen diguten trantsizio energetikoa ez da bideragarria."00:25:52
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!