Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala izango da larunbatean Aramaion
Aramaioko Kultur Etxean izango da, larunbatean, 19:30etan.
28 urte bete ditu aurten Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak. Finalistak hautatzeko bi kanporaketa izan dira, bata Gasteizko Gaztetxean eta Amaia Zentroan bigarrena. 12 gazte ibili dira bertsotan kanporaketetan, eta azkenerako hau izango da finaleko seikotea: Aramaioko Iraide Oinaindia, Sabin Abarrategi eta Gari Arexolaleiba eta Gasteizko Eukene de los Aires, Maddi Agirre eta Hegoi Amabizka.
Larunbateko zita Aramaioko Kultur Etxean izango da, 19:30etan. Finalean erabakiko da, gainera, ze bi arabarrek ordezkatuko duten herrialdea ekainaren 3an jokatuko den Euskal Herriko eskolarteko txapelketan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!