Euskararen kontrako erasoen aurrean, atzerapausorik ez Gasteizko ikasleek
Espainiako Gobernuaren unibertsitate lege berrian Euskal Filologia ezagutza arlo gisa Filologia Hispanikoen barruan jartzeko plana publiko egin zuenean, kontra agertu ziren hainbat banako eta kolektibo, horien artean Euskal Herriko Unibertsitatea bera.
Gasteizko EHUko Euskara Taldeak elkarretaratzea egin du asteazken honetan, arriskuaren aurrean. Euskararen aurkako “erasotzat” jo dute plana, eta, besteak beste, aurreratu dute euskal ikasketak eginak izatearen beharra baliogabetzeko arriskua dakarrela.
Erabakiak sortutako ezinegonaren ondoren, eta EH Bilduk egindako galderari erantzunez, Espainiako Unibertsitate ministerioak aurreratu du “irtenbide egokia” bilatuko duela.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!