Ane Alava (Ernai): “Gazteon egoera ez da hobetu, are gehiago esango genuke, okertu egin da.”
Manifestazioa deitu du Ernaik Ekainaren 4ean arratsaldeko 17:30etan Bilboko plaza eliptikotik hasita.
2021eko Maiatzaren 7an polizia autonomikoa gogor oldartu zen Hego euskal herriko hiriburuetan Ernai gazte antolakundeak deituriko elkarretaratzeen aurka. Ekainaren 15ean 7 gazte epaitegira deiturik daude, urte bete eta urte eta erdiko espetxe zigor eskaerak dituztelarik.
Euskal gazteriaren egoeraz mintzatu gara Ane Alava Ernaiko kidearekin.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ane Alava (Ernai): “Gazteon egoera ez da hobetu, are gehiago esango genuke, okertu egin da.”00:04:33
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!