SOS Aiaraldea lelopean, eskualdea mobilizatu egingo da bihar
Aimar Gutierrezek kontatu digu eskualdeko egoera, esparruz esparru.
Tubacexeko langileen problematika, industria sektorearen gainbehera, zaintza lanen prekarizazioa, pentsiodunen egoera, gazteen prekarizazioa… hainbat esparrutan ikusten dituzte arazoak Aiaraldeko Greba Batzordean, eta eskualdea etorkizunik gabe uzten ari direla salatu dute. Horren aurrean, mobilizazio egun bateratua dute Aiaraldean bihar, ekainaren 2an, sektore eta arlo ezberdinetako langileek bat eginda.
Aimar Gutierrez Greba Batzordeko kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta berak eskualdeko egoera azaldu digu, sektore ezberdinak aztertu ditugu eta eskualdearen egoera orokorra azaldu digu. Etorkizun beltzaren aurrean haien aldarrikapenak ekarri dizkigu, eta biharko mobilizazioetara batzeko dei egin du.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!