[:es]Urtaranen Gobernuak LGTBI atalaren %70a murriztu nahi du Gasteizko aurrekontuetan
[:es]Lumagorrik ekarpenak aurkeztu dizkio Udalaren aurrekontu-proiektuari, LGTBI politiketan murrizketak saihesteko. "Murrizketetatik babestu beharreko zerbitzua da, are gehiago osasun-, ekonomia- eta zaintza-krisi baten testuinguruan".
[:es]Lumagorri elkarteak hainbat ekarpen egin ditu Udal Gobernuak 2021erako aurrekontu proiektuan proposatu dituen murrizketak saihesteko. Zehazki, sexu- eta genero-aniztasunerako agenda, Ikusgune-Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia eta Jabekuntza feministarako Eskola biltzen ditu elkartearen proposamenak.
Izan ere, LGTBI politiketara zuzenean bideratutako partidek aurrekontuaren ia %70eko murrizketa izan dute EAJk eta PSEk aurkeztutako aurrekontu-proiektuan. Gainera, murrizketa horri Jabekuntza feministarako Eskolak jasaten duena gehitu beharko litzaioke.
Lumagorrik aurkeztutako proposamenak 2021eko aurrekontu-proiektua 2020koarekin berdintzeko eta hobetzeko eskatzen du. Zehazki, partida hauek aurkeztu ditu elkarteak:
- Ahalduntze feministarako eskola: 130.000€.
- Sexu- eta genero-aniztasunerako agenda: 40.000€.
- LGTBI Behatokiaren hitzarmena: 75.000 €.
- LGTBI Behatokia: 20.000 €.
“Beharrezkoa da Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuari giza baliabide eta baliabide ekonomiko
nahikoak ematea. Murrizketetatik babestu beharreko zerbitzua da, are gehiago osasun-, ekonomia- eta zaintza-krisi baten testuinguruan. Beraz, zerbitzu horretara bideratutako partida ekonomiko guztiek, nolanahi ere, igoera bat izan beharko lukete, eta inoiz ez murrizketa bat”, adierazi du Lumagorrik ohar baten bidez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
