Atzo Zaballako espetxean hilik agertutako gaztea laudioarra zen eta familiak salatu du ez duela informaziorik jaso
Astelehenean atera behar zen espetxetik eta senideek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari ez dutela daturik jaso. through Aiaraldea.eus | Aitor Aspuru Saez
Atzo gizon gazte bat hilik agertu zen Zaballako espetxean. Presoa laudioarra zen eta astelehenean atera behar zen kartzelatik. Zenbait hedabidek adierazi dute ez zuela indarkeria zantzurik, baina Aiaraldea Komunikabidea bere familiarekin jarri da harremanetan eta aipatu du ez duela informaziorik.
Senideek soilik dakite autopsia egin behar diotela gorpuari, baina azpimarratu dute ez dutela aukerarik izan ezta ikusteko ere eta ez dietela aparteko daturik eman.
Dirudienez, atzo 10:00ak aldera komunikatu zieten heriotza eta geroztik ez dakite ezer gehiago. «Bere bila joateko deia espero genuen, astelehenean aterako zelako behin betiko, baina ez da horrela izango», argitu dute.
Berez, ez da aurten Zaballako presondegian gertatu den lehen heriotza, otsailean beste preso bat zendu baitzen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
