Greba berria hasi dute Arabako egoitza pribatuetako langileak

Maiatzaren 23 eta 24an grebara deitu dute Arabako zaharren egoitza pribatu eta etxebizitza komunitarioetako langileek. Patronalaren “blokeoa” salatu dute ELAk eta LABek, eta soldata igoera eta lanaldi murrizketa jasoko dituen lan hitzarmena eskatu.

Euskal Herriko pentsiodunen «1080 ibilaldia» Dulantzira heldu da

Bilbo eta Bergaratik abiatutako zutabeak arabarrekin elkartuko dira ostegunean Gasteizen

O no será-Edo ez da izango : Kuirra al da Gasteizko gaua?

Gaurko saioan Satelite taberna eramaten duen Viviana Cavazosekin egon gara. Bestalde, Leire Vargasekin Señora Sariketaz eta Sateliten egongo den bollo bertso saioaz hitz egin dugu.

Auzoko jaietan komun kimikoak jarri ditzaten sinadurak bildu dituzte

Gasteizko jai batzorde ezberdinek elkarlanean eskatu dituzte komunak, «auzoak garbi mantentzeko»

[Eguneraketa] Gasteizko Txosnek konztertu berriak iragarri dituzte: Odei, Juantxo Skalari, TOC eta Yngryd DJa

Maddi Agirrek jantzi du Arabako bertsolari gaztetxoen txapela

Arabako gazte belaunaldia haziz doa, indartsu datoz gaztetxoak. Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 28. edizioari heldu dio larunbat honetan Aramaioko Kultur Etxean, eta Maddi Agirre izan da berriz ere garaile.

Jon Zabala: «Ahalduntze kolektiboa dakar Korrikak, eferbeszentzia kolektibo ariketa bat da»

EHUko ikerketa batek Korrika aztertu du errito sozial bezala, eta ondorio psikologiko positiboak dituela ikusi dute.

Iñigo Leza (EH Bizirik): «Makroproiektuen uholde bat ematen ari da, lurraldea defendatu behar dugu»

Manifestazio nazionala egin zuten larunbatean Gasteizen, politika ekosozialen alde.

[ARGAZKI GALERIA] Euskal Herri osoko herritarrek Gasteizko kaleak bete dituzte «lurraren defentsan»

Natura benetan babestuko duen politika bat eskatu dute, «ez diona men egingo inbertitzaileen diru goseari.»

Ondamendi : on

Geroz eta Okerrago!! Aramaion munduko eholiko handienak eraikiko ditugu

[GALERÍA DE FOTOS] Cientos de vecinas se movilizan contra el abuso policial en el Casco Viejo de Gasteiz

Denuncian la criminalización de la población racializada y la organización política del barrio.

Atxikimendu ugari «Lurraren defentsan, Euskal Herria Bizirik!» manifestazioaren bezperan

Arratsaldeko 18:00etan irtengo da manifestazioa larunbatean, San Anton plazatik.

Osakidetzako bigarren greba egunak % 65eko jarraipena izan du

Arabako landa-eremuko lehen arretan langileen % 80ak egin du greba. Zerbitzu ugari itxita egon dira, gehiegizko zerbitzu minimoen salaketa artean.

Michelingo langileak masiboki mobilizatu dira

Hitzarmen berriaren negoziazioen erdian, Michelinek Gasteizen duen fabrikako plantillak erosteko ahalmena berreskuratzeko soldata igoera handiagoa exijitu du. Ehunka langilek elkarretaratzea egin dute gaur lantegiaren aurrean.

Archives by Month:

Archives by Subject: