El puente de Mostar : PROG.190 LA MUSICA Y EL SER
En el programa de hoy hablaremos de música y entrevistaremos a una joven artista Oitia que nos hablará un poco sobre su proyecto musical. No os lo podéis perder !!
En el programa de hoy hablaremos de música y entrevistaremos a una joven artista Oitia que nos hablará un poco sobre su proyecto musical. No os lo podéis perder !!
Gaurkoan, gurean ohikoak diren kolaboratzaileak beste behin maitasuna lau haizeetara zabaltzen, eta 3.moduloko anonimoek egurra eman digute… baita oparitxo goxo bat ere… Amaitzeko Irati Jimenezen elkarrizketaren 2.atala eta bere liburuaren zozketa burutu dugu. Nori tokatuta ta gure “Katu” kuttunari!! Aupa zu!!!
Gaurko elkarrizketan Askapenak argitaratu berri duen ‘Europar Batasuna eta Errepresioa’ izenburua duen txostena aztertzea da asmoa ta horretarako Aratz Estonba abokatu eta militante internazionalistarekin mintzatuko gara.
Abestiaren erradiografian Çerxa Sorese, euskeraz -Iraultzaren gurpila- izena duen ereserki kurdoaren bertsio bat aurkeztuko dizuegu.
Kolaborazioan Clara Zetkin-en hitzak baliatuz gerraren arriskuaz, honen aurkako jarreraz eta alderdi komunistek gudaren aurrean hartutako edota hartu beharreko erabakietaz jardungo zaigu Ester Muñoz.
Gaurko irratsaioa musikala izango da eta teknika praktikatzeko baliatu dugu.
Istorio ederrak ekarri dizkigute ines eta estherrek, arabar marimendi pataterak!!!!
Aste honetako atalean Uhintifadako mikrofonootan Dunia eta Eider izan ditugu solaskide, Sare Lesbianista kolektiboko kideak. Iragan udazkenean Unadikum erakundeak Palestinara antolatutako brigada batean hartu zuten parte, olibaren uzta bilketaren garaiaren testuinguruan. Haiekin hitz egin dugu, hain zuzen ere, bidaia horren barruan Jordan ibarrera egin zuten bisitari buruz, eta Zisjordaniako eskualde horretako okupaziopeko errealitateari buruz.
Bestalde, aktualitatearen errepasoan Jeningo errefuxiatuen kanpamendutik iritsitako azken albisteetan jarri dugu arreta, urtarrilaren 26ko goizaldean okupazio armadak sarraski odoltsua burutu baitu bertan.
Gaurkoan, Ekaitz eta Ainhoaren urteak ospatzearekin batea kaosa hasi da gure estudioan. All Inthe hause jaialdiko audioak jarri nahi genituen eta audioa kaxkarra zela eta Irati Jimenezen elkarrizketari eman diogu paso. Gaur lehendabiziko atala, datorrena astean, 2.atala eta bere liburuaren zozketa burutuko dugu. Goza ezazue.
* Resumen del texto de Kant sobre la guerra y la paz. Debate
* Las mujeres en la guerra. Debate
* ¿Las revoluciones son también guerras? Debate
Gaurko elkarrizketan MST edo Movimiento sin Tierra-ko zuzendaritzako kidea den Miguel Estedile izango dugu mintzalagun azken egunotan Brasilen emandako gertakariei buruz hitz egiteko.
Abestiaren erradiografian Daniel Viglietti musikari uruguaitarraren ‘Yo vivo en un tiempo de guerra’ abestia entzungo dugu, kantua 1973an, nola ez, erbestean grabatuko zuen Bertold Brecht poeta alemaniarraren hitzak tarteko.
Kolaborazioan Txileko estatuaren eskutik herri Maputxea jasaten ari den errepresioaz eta honen aurrean garatutako borroka eta erresistentziei buruz arituko zaigu Mery, Preso Maputxeen aldeko Euskal Herriko kolektiboko kidea.
Hiketan irratsaioaren bosgarren atala dun hau. Estitxu Villamor gonbidatu dinagu beratara, eta hark azaldu zizkigunan fusio nuklearrari buruzko azken berriak. Baita erraz ulertzeko moduan azaldu ere! Ez ezazue galdu.
Horretaz gain, tartea hartu dinagu lehen aldiz zenbait pelikula komentatzeko. Ea hik ere gustukoren bat topatzen dunan!