Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 416 – bazterrak arakatzen
Soinu argilunen zirrikutuak miatzeko eta dantzatzeko sesio distiratsu berria osatu dugu. Honetarako hainbat herrialdetako eta garai ezberdinetako doinuak uztartu ditugu. Esaterako, 60ko funk instrumental garaikidea, popcorn R&B atsekabetua, beat dantzazalea, R&R iraulia, garage frantsesa, psikodelia, rock progresiboa, afro-rock jatorra, afro-funk alaia, surf-rock psikidelikoa, latin soul gozoa, boogaloo beroa, reggae liraina eta ska bertsio bikain bat. Dastatu ezazue atsegin handiz sukaldatu dizuegun menu elikagarri hau!
0- Cucumber – Chris Clubber 1- Dee Irwin – Anytime 2- Casey Jones & the Governors – Come on and dance 3- The Animals – Around and around 4- Les Problemes – Je ne vois rien 5- Jeronimo – Heya 6- Modificación – Across the time 7- Simba – Louie Louie 8- BLO – Don´t take her away from me 9- The Mooon – Shark zone 10- The Nitty Gritty Sextet – Fun city hippy 11- Johnny Rodriguez & Angel Rene – Cookin’ with A&J 12- Nolan Porter – Singer man 13- Natty Bo & the Top Cats – Voodoo working ska
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!