O no será-Edo ez da izango: Maitasun erromantikoa?
Zein eragin izan dute gugan maitasun erromantikoaren ingurko kantak gure bizitzetan? Zer da erromantikoa guretzat? Zergatik katigatzen gara hainbeste kanta hauetara? Zergatik ikusten dugu gure burua isladatuta letra hauetan?
Otsailaren 14a, Disney maitasuna, printze urdina, jeloskortasuna, Kupide irratia, San Valentine…
Horretarako, gaurko irratsaioan gure bizitzetan markatu eta markatzen gaituzten hainbat abesti ekarri ditugu estudioetara. Printze urdina topatzen baduzu, zure bizitza aldatuko da? Jakin inor ez bezala maite izan zaitudala? Y sino lo echamos a suertes…
Honen inguruan hausnartzeko La Madeja aldizkarianren “El amor como anestesia” artikulua, “Brigitte Vasalloren “Desmontando el amor Disney” eta Mari Luz Estebanen “Maitasun erromantikoak ordena soziala mantentzen du” gogoetak partekatu ditugu beste hainbat konturekin batera.
Maitasun erromantikoaren ideia zapaltzailearen aurrean zer? Euskal Herriko Neska* Gazteak proposatu duten bezala: maitasuna kolektibizatzeko garaia heldu da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!