O no será-Edo ez da izango: O no será | Neguko gau baterako bidai musikala
Irratsaio hau berezia da, ez besteak ez direlako, baizik eta beste batzuetan egin dugun bezala, irratsaio musikala izango delako. Neguko egun hotz batean entzuteko pentsatuta dagoen irratsaioa delako, omenaldi bezala, plazer txiki edo handia bezala. Bizitza plazer txikiez beteta dagoelako eta mierda guztiaz aparte, momentu goxoak, plazerekoak eta alaiak ere badaudelako.
Musikaz aparte, bidai musikal honetan, Bilgune Feministak ekainaren 28rako egindako eskuorriak lagunduko gaitu. Bertan, heteroaraua plazerez lehertzeko 42 praktika desobedienteen inbentarioa topa dezakegu. Eta irratsaioa plazerez beteta egongo denez, bildumako esaldiak abestiekin tartekatuko ditugu. Beraz, leku goxoa hautatu eta gozatu!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!