O no será-Edo ez da izango: O no será | Martxoak 8ko greba feminista
Guztiok dugu gogoan iazko greba feministak sortutako zirrara eta lurrikara. Aurten ere munduko txoko ugaritan bezalaxe, Euskal Herrian eta Araban ere emakumeok, transok eta bollerok kaleak eta plazak geure egingo ditugu sistema hetero-patriarkal-kapitalistak gure gorputzetan sortzen dituen biolentziak eta arrakalak mahaigainean jartzeko eta horri erantzuna emateko.
Horretaz guztiaz hitz egiteko saio honetan mugimendu feministako hiru kideren begiradak ekarri nahi izan ditugu gurera:
Maialen Kortabarriak, Hala Bediko kideak, irratiko emakumeek aurtengo greba feminista nola burutuko duten azaldu digu eta emakume, trans eta bollerok komunikabideetan daukagun pisu eta garrantzia azpimarratu. Era berean, berarekin greba feministak sortzen dituen korapilo eta deserosotasunez, hori grebaren arrakasta gisa ulerturik.
Arabako Lautadako mugimendu feministako kide den Oihana San Bizenterekin landa eremua erdigunera ekarri dugu; bertan grebak izango dituen bereizgarriez eta Lautadako Mugimendu Feministaren indartzeaz ohartarazita.
Azkenik, Irati Leon Gasteizko Mugimendu Feministako kidearekin mintzatu gara. Gasteizen aste honetan zehar izango diren deialdiez gain, M8ko egitaraua eta mugimendu feministaren posizio politikoa argiro azaldu digu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!