O no será-Edo ez da izango: O no será: Emakumeak eta Kirola
O no será irratsaio feministaren euskarazko hirugarren saioa dugu hau. Oraingo honetan, uda hurbil dugula aprobetxatuz, kirolaren inguruko saio bat egin dugu, perspektiba feministatik, noski. Horretarako, Patri Espinar pilotaria izan dugu gurean. Horretaz gain, gu geu ere busti gara, izerditan blai amaitu dugu gure kirol esperientzien inguruko mahai inguruan. Azkenik, euskarazko saioan gertatu ohi den moduan, zientziaren inguruko atala izan dugu, emakume astronomoei buruzkoa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!