O no será-Edo ez da izango: O no será | Sexu eta genero aniztasuna hezkuntzan
Bizi garen jendartea anitza dela esaten dugu. Hala da, baina egia da askotan hitzetan bakarrik gelditzen garela eta erramintak faltan botatzen ditugula. Anitzak garela bai, baina hala ere familia eredu bakarra, edo bizitzan aukera bakarra egongo balitz bezala jokatzen jarraitzen dugu askotan. Erabakiak edo aukerak egiteko umeak oso txikiak direla aitzakia hartuta, eredu bakarrean hezitzen ditugu, aukera bakarra emanez., sistema binarioan sartu behar direla etengabe gogoratzen diegu, ezin aukeratu, baina emakume ala gizona garen hautatu eta garbi izan behar da.
Guzti honi aurre egiteko ezinbestekoa zaigu erramintak izatea. Aniztasun errealaren alde borrokatzea, erreferenteak izatea gure inguruan, kontzeptuak ezagutzea, ikusgarritasunaren garrantzia, sistema binarioarekin apurketa, heteroarauaren inposaketarekin amaitzea…
Beraz, gaurko programara kontu hauek ekarri nahi izan dugu eta horretarako STEILASeko kideak diren Txiki eta Jonerekin solasaldi batera gonbidatu nahi zaituztegu. Zenbait egun eman dituzte Mallorca aldean formakuntza saioak ematen eta gurera hurbildu dira sexu aniztasunaren inguruan hitz egiteko. Mallorcan bertan, zenbait solasaldi izan dituzte Leo, Sheila eta Lucas Platerokin, eta zuekin ere konpartitu nahi izan dugu. Gozatu!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!