Erraietatik: Ion Andoni del Amo: «Gaurko kontrakulturaren erronka ez da apurketa estetikoa, 80ko hamarkadan bezala, espazioen eraikuntza baizik»
Ion Andoni del Amo izan dugu Hala Bediko estudioetan. Telekomunikazio ingeniaria eta Soziologian lizentziatua da Ion Andoni. Masterra du Gizarte Zientzietako Ikerketa Eredu eta Arloetan. Eta hori gutxi balitz, Gizarte Komunikazioan doktorea ere bada. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta NOR ikerketa taldeko kidea dugu Ion Andoni.
Gurera ekarri dugu hemendik gutxira argitaratuko duen saiakeraren inguruan hitzegiteko: ‘Party & Borroka. Jóvenes, música y conflictos sociales en Euskal Herria’ (Txalaparta, 2016). Bertan, azken hamarkadetan, 60ko hamarkadatik gaur egun arte doan soinu-bandaren azterketa egiten du. Hau da, Euskal Herriko musikak jendartearekin eta bereziki gazte mugimenduekin izandako harremanaren analisia. Musika eta kontrakulturaren inguruko ikerketa da.
· ERRAIETATIK vol. III | Herdoilaren lurrinetik ihesi ·
-
Erraietatik: Ion Andoni del Amo: «Gaurko kontrakulturaren erronka ez da apurketa estetikoa, 80ko hamarkadan bezala, espazioen eraikuntza baizik»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!