O no será-Edo ez da izango: Ikus-entzunezkoak birpentsatzen
Ikus-entzunezkoak asko kontsumitzen dugun garaiotan garrantzitsua da begirada, eduki eta prozesuen inguruan hausnartzea. Zer kontsumitzen dugu? Indarkeria kontsumitzen dugu?
Gaurko saioan ikus-entzunezko ekoizpenak jorratu ditugu begirada feminista batetik. Horretarako Setem Hego Haizeak ondutako “Indarkeria kontsumitzen dugu? Indarkeria matxisten eta kontsumoaren inguruan ezagutza sortzeko eta ikasteko prozesu kolektiboa” txostenaren bigarren partean oinarritu gara eta ikus-entzunezkoetan zentratuta hainbat eduki izan ditugu gurean.
Hasteko Setem Hego Haizeako kideak diren Ainhoa Bilbao eta Ania Otaola izan ditugu gurekin, txostenaren eta Balioen Faktoriaren inguruan hitz egiteko.
Ondoren Sally Fenaux Barleycorn nazioarteko gidoilari, zuzendari eta aholkularia elkarrizketatu dugu eta amaitzeko Al Borde Films ekoiztetxe feministara gerturatu gara, horren partaide diren Paula Iglesias Rodríguez eta Marta Gómez Calderónen eskutik.
Hona hemen elkarrizketatuek zein partaideek utzitako serieen proposamenak: Random Acts of Flyness, Black earth rising eta I may destroy you.
Eta saioa girotzeko emakumeek sortutako soinu bandak edo horietarako sortutako kantak entzun ditugu: Sona Jobarteh-en Jarabi, Pinar Toprak-en Echoes of Battle eta Maite Arroitajauregik eta Arantzazu Callejaren abestia Akelarre filmerako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!