O no será-Edo ez da izango: Harremanak, hartu emanak… birpentsatzen
Roma de las Herasi egindako elkarrizketa aitzaki hartuta, kontzeptu guzti hauek ekarri ditugu programara: polimaitasuna, harreman-anarkia, harreman ez monogamoak, harreman irekiak eta ez-konbentzionalak diren harremanak.
Gaurkoan harremanak ekarri nahi ditugu programara. Horretarako, lehenenago tarte batean Roma de las Heras izango dugu gurekin. Roma aktibista bibollo feminista da, aniztasunaren aldekoa, sexologoa, ez bakarrik sexuala, erlazionala eta familiarra ere. Aurreko astean eta aste honetan Gasteizen dugu Jabekuntza Eskolak antolatutako tailerrean: “El amooooor: poliamor, anarquía relacional, relaciones abiertas y otras relaciones no convencionales”. Harreman ez monogamoak, ez-konbentzionalak, maitasun-araua, harreman piramidea, pribilegio erromantikoak… Hainbat kontzeptu buruan ditugu eta tailerra aitzakia hartuta, gai hauek landu nahi genituen eta berarekin hitz egitea pentsatu dugu.
Berarekin izandako solasaldiaren ostean, gurera ekarri ditugu hainbat kontzeptu eta hauek sorrarazten dizkiguten bizipenak, zalantzak, gatazkak, ideiak, etab. gure artean ere eztabaidatu ditugu.
Romak zenbait erreferentzia ere utzi zizkigun hausnarketarako: “Desobedientes: Experiencias y reflexiones sobre poliamor, relaciones abiertas y sexo casual entre lesbianas latinoamericanas” (Norma Mogrovejo, Marian Pessah, Yuderkys Espinosa eta Gabriela Robledo) eta “Contra-amor, poliamor, relaciones abiertas y sexo casual” (Norma Mogrovejo).
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!