O no será-Edo ez da izango: Gure bidai musikalean murgiltzeko gogoz?
Amorrua, nahiak, gatazkak, poza, kafea edo tila, bidaiatu, ekintzak, jaialdi transfeminista... musikaren bidez gurekin bidaiatu nahi?
Gaurko irratsaioa gure taldeko azkena izango da eta beste bat edo bi geratzen dira Edo ez da izango irratsaioaren kurtsoa amaitzeko.
Kurtsoko nekea, okupazioak, zaintzak, denbora eza eta zenbait kontu nabaritu ditugu eta modu berezi batean agurtu nahi izan dugu kurtsoa. Aurreko saioan ere apur bat jolasa, plazerra eta gure artean ratu ona pasatzea bilatu genuen. Ez da izango gai totxoak lantzen gustora ibiltzen ez garelako, baina gaurkoan ere, dantzan ditugun emozioak, egoerak, nahiak, momentuak ere ekarri nahi izan ditugu eta feminismoa beste proposamen edo formato batean ekarri dugu gaurko gaueran. Bidaiatzeko prest?
Hala ere, motza geratu zaigu ordua eta kanta asko jarri ezinean geratu gara, ordu betea gainezka egin arren. Beraz, zerrendatxoa uzten dizuegu hemen:
- Anari “Amua”
- Koffe “Toast”
- Johan Johansson “Flight from the city”
- Agnes Obel “The course”
- Chhocolate remix “Te dije que no”
- Lizzo “Truth Hurts”
- Azealia Banks 212
- Doja Cat” I,m a bitch, Im a boss”
- Ladilla rusa “Un enamorado de los coches del pasado”
- Rodrigo Cuevas Verdiciu “Prince of Vericiu”
- Ningra “Hazia”
- Sara Hebe “Movimiento Social El Deseo”
- Maio y Bittah ft Sombra “SquirSCUM”
- Bomba Stereo “Algo está cambiando”
- Dupla “Hamaika gara”
- Rigoberta Bendini “Too many drugs”
- Tribade “Me baila”
- Mice “Argilunak”
- Doctor Deseo “Igual y Diferente”
- Maria Arnal i Marcel Bagés “Tú que vienes a rondarme”
- Ólafur Arnalds “Bonobo”
- Gora Japon “Bedeinkatua”
- Ana Laan “Camino del agua”
- Belako “Hegodun baleak”
- Perota Chingó “Canción pequeña”
- Silvia Pérez Cruz “Mañana”
- Albert Pla & Jaleo “Solitos”
- Mandoilek “Urrutitik kantu”
- ¡Que no nos quiten lo bailao!”
Bestalde ere, agenda zuzeneko emisiotik kanpo geratu zitzaigun eta apur bat laburbilduz:
- Judimendiko jaiak bueltan daude.
- LOA, LOA LAGUNA kontzertu performatiboa Baratza Aretoan: Diziplina anitzeko proiektu eszeniko bat da. Euskal lo kanta tradizionalak berreskuratzeko eta hauek transformatzeko asmoz, Maider Lasak, sensualitatea eta sexualitateari buruzko hainbat hausnarketen inguruan, kanta hauen bertsio berriak sortu ditu Malen Iturriren laguntzarekin batera. Zazpi kantaren bertsioak egin dira eta disko bat osatu.
- Donostiko transmaribollo koordinadora feminista E28ari begira egitaraua aurkeztu dueta aste honetan jada badaude gauzak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!