O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | Feministaldia 2019: Pilulak
Gaurko irratsaioan Feministaldiaren antolakuntzaren parte den Leire San Martin eta mahainguru batean egongo den Maria Zapatarekin hitz egin dugu.
Badator Feministaldiaren XIV. edizioa, abenduaren 8tik 14ra bitartean. Aurtengo leloa, Pilulak izango da, eta lekuz mugituko dira. Oraingoan Kontadoresera doaz!
2006an hasi zen lehenengo Feministaldia eta urtero abendua feminismoz, artez, politikaz, antzerki, perfomance eta askatasunezko espazioez bete dute. Antolatzaileak, Plazandreok plataforma. Xedea: Askatasun espazioak sustatzea, adierazpen feminista ahalbidetu eta emakume artista, feminista eta ekintzaileen topagune iraultzailea da Feministaldia. Bazterretan egon eta planteamendu hegemonikoetatik aldentzen dira emakume eta kultura feministarekin estuki lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune da.
Eta urtero ere gu, Feministaldiaren programaren zain. Arteleku, Donostiako Emakumeen etxea, 2016 gunea, Kalostra, Tabalakera, Guardetxetik pasatu dira Girls Who Like Porno, Pripublikarrak, Medeak, Arakis Dioan Torr, Isabel Franc, Susanna Martin, Aldikadea, Raquel Lucas Platero, June Fernández, Kataliñak, Gudari Kings, Toxic Lesbian, Irantzu Varela, Esther Ferrer, Maite Garbayo, Mari Luz Esteban, Danele Sarriugarte, Kattalin Miner, Itxaro Borda, Marina Abramovic… Eta Begoña, Jawata Dj, Munlet, Placida Yeye, Lidia Damunt, Cathy Claret … ikuskizunekin dantza egin dugu edizioz edizio.
Programa osoa eta beste zenbait argibide webgunean:https://feministaldia.org/
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!